heriotza/hands Bilboko Arte Ederren Museoko museografia alfabetikoan oinarritutako chatrooma da. Hala, arte-bildumak hizkuntza posible gisa hausnartzen du, baita museoa elkarrizketa-presentzial gisa ere, edota hitzek gure begiradak nola eragiten duen.
Bilboko Arte Ederren Museoaren 110. urteurrena dela eta, erakundeak bere bilduma alfabetikoki ordenatutako hitzen inguruan antolatzea erabaki du, Arteko A-tik Zubiko Z-raino. Espazio berean dauden hitz eta obra horiek esanahi, erreferentziak eta testuingurua ematen diozkiote elkarri, normalean jasotzen dugun marko historiko-artistikoaz haratago.
Denboran zehar, hitz eta lan horiek aldatuz joan dira, eta, ondorioz, obrak eta horiek kokatzen diren espazioek ere begirada berriak eskuratzen dituzte.
Cranachen Lucrecia H aretoan sastakatzen da. Hasiera batean, H aretoak Heriotza izena zuen. Orduan gure begirada Lukreziaren haragia seinalatzen zuen puñalari zuzentzen zitzaion. Handik denbora batera, H aretoaren kontzeptua Heads and Hands (Buruak eta Eskuak) bihurtu zen eta ondorioz, gure begirada ere aldatu zen: labana eusten duenaren esku eta aurpegiak jasotzen dute orain arreta.
Alternantzia horiei esker, bilduma hizkuntza gisa uler daiteke, eta museoa, berriz, elkarrizketa-subjektu gisa. heriotza/hands-ek egunerokotasunean erabiltzen ditugun txatak gogorarazten dizkigu. Txata museoko areto berria bihurtzen da (onlineko bertsioan) eta, horrela, obrek esanahi berezi, intimo eta berezkoak lortzen dituzte.
👩🏻💻 sortzailea desmusea + Verónica Reina x vitrin.as
✨ esker bereziak
Íñigo Gómez Eguíluz
Raúl Sánchez Ruiz
Lorena Tabero Truchado
Bilboko Arte Ederren Museoa